XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Lekumena eta izatea.

Produzio molde esklabista ez da soilki.

Erromak erabili sistema izan, baina han ukan zuen bere adierazpide nabarmena.

Ekialdean, aintzinako erresumetan nabari dira desarroilo guttiko forma esklabistak.

Konparatzekorik, ordea, Greziarekin, eta Erromarekin batipat, zeren esklabismoak moldatu, bait zuen ekonomi bizitza eta erromatarren ohiturak sakonki ukitu.

Hala, laborantza eta industria dira gorengo mailara heltzen.

Bistan da, esklabutzarik gabe ez zela ahal izango Estatuaren, artegintzaren nahiz zientziaren halako desarrolorik Grezian; eta ez zen posible izanen Erromako inperio handia bera ere.

Gisa honetako gizartean, esklabu bat produzioko tresna da, ez gizaki eta eskubidedun norbait.

Ez zaio ordaintzen deus eta katibu bat bezala zigorpean bizi da.

Funtsean, ordea, teknikaren aurrerapidean frenu bat zen esklabutza: ez zuten lanabesak, abereak... zaintzeko ardurarik hartzen, nagusia gainean ez izanik lan gutti eta makineria ere ez berritzen behar bezala.

Esklabuen lana merkeago izanik, eskulangin eta laborari libreak desplazaturik gertatu ziren.

Honek, langabeko jende multzoa sortu zuen, subproletalgoaren mailara eraitsiaz, nagusien laguntzaile edo harmadan mertzenari izatea beste aterabiderik gabe.

Gainera, lana, pertsona libreentzat gauza deshoragarri bilakatzen da, alfer eta aiseriaren sikologia eraginaz.

Bestalde, K.a. III-I. mende bitarte horietan lurralde handiez jabetzen da Erroma, eta katibu harturiko hainbat jende, esklabu bihurturik, lanik gogorrenetara bortxatzen du.

Gizonak, harrapakinak eta lurralde gaitzak eskuratzea zen gerlaren helburu.

Halatan bada, noranahi hedatu zuten erromatarrek produzioko sistema esklabista.

Baita E. Herriaren hegoaldera (Arabako Lautada, Nafar Erribera, Errioxa) edo ipar-Ekialdera (Akitania Sakana) .

Handiki desarroilatu zen esklabismoa K.a. II. mendean lurrandidun etxaldeak eraikitzen eta esklabuak ausarki ugaltzen direlarik.

Hala ere, hauen matxinada zenbaiten beldurra gauza nabaria da, erromatar laborantza tratadista delakoek beren idazlanetan erakusten duten bezala.

Adibidez, horregatik esaten dute, ez dela on esklabu multzo handiegiak edo hiri nahiz galtzadatik urrun eraikitzea.

Oligarkia munizipalaren propietate ziren etxaldeetan ageri dira gehienik, villicus deitu arduradun baten baitan.

Lurrandidun propietari pribatuen zerbitzutan ere bai, baina ez hainbat.

Eta behin K.o. II. mendez gero, gomendagarriago dira laborari libre eta kolonoak, bederen hiritik urrun diren lurraldeak lantzeko.